You are here:

Zerbitzuak

Saturnino de la Peña institutuko zerbitzuak ikasleentzat eta haien familientzat

Servicios Instituto Saturnino de la Peña

Orientazio-departamentua

Orientazio-bileretan gurasoak, ikasleak eta tutoreak inplikatzen ditugu, ikasleei erabaki akademiko eta pertsonalak hartzen laguntzeko eta haien prozesuan bidelagun izateko.

Servicios Instituto Saturnino de la Peña

Liburutegia

Liburutegiaren ordutegia goizez 9:00etatik 13:30era eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara da.

50 pertsonarentzako edukiera du, eta bai funts bibliografikoak bai ikus-entzunezko materialak ditu.

Servicios Instituto Saturnino de la Peña
Servicios Instituto Saturnino de la Peña

Jantokia

Jantokia ikastetxeak ikasturte osoan zehar, eskola-egutegiaren arabera, eskaintzen duen zerbitzuetako bat da. DBH osorako, AATko ikasleentzat eta Ikasgela Egonkorreko ikasleentzat eskaintzen da. Astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan jantokiaren ordutegia 13:05ean hasten da; asteazkenetan eta ostiraletan, berriz, 14:00etan. Alergia edo intolerantzien ondoriozko menu berezien kasuan, dagokion mediku-ziurtagiria eta jarduera-gida aurkeztea beharrezkoa da.

Gastronomía Baska enpresa arduratzen da janaria prestatzeaz eta ekartzeaz, baita ondoren ikasleen zaintzaz ere.

Elikadura orekatuaren garrantziaz jabetuta, bizikidetzarako ezinbestekoak diren arauak barneratzen irakastea da helburua. Hona hemen Jantokiko Araudia.

Eusko Jaurlaritzaren araudi orokorra.

Gaur egungo egoera anitzei erantzuteko asmoz —elikagai jakinekiko intolerantziak, sinesmen erlijiosoak edo alergiak— menu desberdinak eskaintzen dira.

HARREMANETARAKO DATUAK
Arduraduna: Gastronomía Baska
Telefonoa:  944 523 800
Posta elektronikoa: gastronomiabaska@gastronomiabaska.com

Servicios Instituto Saturnino de la Peña

Taxi egokitua

Institutuan taxi egokituaren zerbitzua dugu, mugikortasun murriztua duten ikasleek zerbitzu honetara sarbidea izan dezaten bermatzeko. Ikastetxean dagoen beharrari erantzuten dio zerbitzu honek, eta institutura joateko taxi-zerbitzua behar duten mugikortasun murriztua duten pertsona guztiei arreta ematen die.

Ibilgailuak atzeko aldean sarbiderako arrapala du, baita albo batean maila tolesgarri bat ere, edozein pertsonak arazorik gabe barrura sartu ahal izateko.

Zerbitzu hau Santiago García taxilariak eskainiko du.