Prestakuntza integral eta konprometiturako hezkuntza-proiektuak
Gure institutuan balioak sustatzen dituzten eta ingurunearekiko konprometitua den prestakuntza integral eta inklusiboa bultzatzen duten hezkuntza-proiektuak sustatzen ditugu. Horregatik, hezkuntza integralarekiko dugun konpromisoa indartzen duten proiektuen bilaketa aktboan gaude etengabe.
Bidelaguna
Bidelaguna programa eskola-ordutegitik kanpoko laguntza-programa da, ikasleen inklusioari eta aniztasunari arreta emateko helburua duena.
Lehentasunez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago, zailtasunak edo atzerapen akademikoa dituztenei bereziki. Honako helburu hauek ditu:
- Ikasleei —batez ere ingurune fisiko egokirik edo estimulazio nahikorik ez dutenei— laguntza eta baliabideak eskaintzea, eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hori prebenitzeko denbora osagarria eskaini ahal izateko.
- Oinarrizko konpetentzien garapena hobetzea, bereziki irakurketarekin lotutako zereginetan, oinarrizko irakasgaietan, lanaren antolaketan eta ikasketa-ohituren eskurapenean.
- Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak, baita ikastetxeak bere ikasleei buruz dituenak ere, hobetzea.
- Familien eta ikastetxearen arteko elkarrekiko harremana hobetzea.
Programa arratsaldez garatuko da begiraleen laguntzarekin (astearte eta ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara, urritik maiatzera).










Hedatze
Gure Bigarren Hezkuntzako etapa Eusko Jaurlaritzak sustatutako Hedatze proiektuaren barruan kokatzen da, eta horri esker klaseak ordutegi jarraituan eman daitezke (8:00etatik 14:00etara).
Familiek eta ikasleek eskatzen dituzten beharrak zuzendaritza-taldeek eta irakasleek kontuan hartu behar dituzte. Ildo horretan, Hedatze proiektuak aurrerapen didaktiko eta metodologikoa bermatzen du, hezkuntza-kalitatea hobetuz eta ikastetxeen autonomia handituz, eskola-denboren kudeaketa-eredu berrien bidez.
Hedatze proiektuari eskainitako orduak astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan banatuko dira, 15:00etatik 17:00etara, urritik maiatzera bitartean (biak barne). Ikasleek curriculumaren indartze-klaseak izango dituzte irakasle-taldeak dinamizatuta, beren ikaskuntza-prozesua osoa izan dadin. Horrez gain, ikaskuntza-prozesurako funtsezkoak diren jarduera ludikoak egingo dira tailer moduan. Jarduera horiek hezkuntza-komunitate osoari irekita egongo dira.
Euskadiko hezkuntza-komunitateetan, eta bereziki ikasleen artean, jasangarritasunaren kultura integratzeko eta zabaltzeko hezkuntza-programa da.
Ingurumen- eta gizarte-arazoen konponbidea sustatzen du, eta ekintza eraldatzaileak garatzen ditu ikastetxean bertan zein tokiko eta maila globaleko ingurunean, bai banaka bai kolektiboki.
Hori guztia Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015ean onartutako 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) esparruan kokatzen da.
Proiektuaren ezaugarriak:
- 2030 Agendako GJHen baitan, hezkuntza-zentroetan jasangarritasunaren kultura sustatzen du.
- Ikasleen protagonismoan oinarrituta, hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea bultzatzen du.
- Ikasleen jasangarritasunerako konpetentzia eta irakasleen jasangarritasunerako irakaskuntza-konpetentzia sustatzen ditu.
- Hiru esparru-maila hartzen ditu barne: eskola-komunitatearena, udal edo eskualde mailakoa, eta maila globalekoa.
Normalizazio Proiektua
Normalizazio Proiektua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren programa bat da, euskararen sustapena eta erabileraren hedapena helburu dituena.
Proiektu honetan Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 400 bat ikastetxek hartzen dute parte, publiko zein pribatu. Eragile guztien artean, euskararen erabilera sustatzeko proiektu bat adosten dugu, lau urterako proiektu orokor batean jasotzen dena.