Liburu solidarioa eta ikasliburuak 26/27
Familia agurgarriak:
Datorren ikasturterako, 2026-2027, Liburu solidarioa programa dugu DBHko maila guztietarako (Batxilergoa baztertuta dago).
Liburu solidarioa programarako izendatutako liburuak IES Saturnino de la Peña BHIrenak dira. Ikasleek gordailuan dituzte, ikasturte bateko mailegu-erregimenean. Programa honetan parte hartzeko, DBH1eko liburuengatik 41 € ordaindu beharko da eta DBHko 2., 3. eta 4. mailarako 45€ ordaindu beharko da. Ordainketa egiteko kontu korrontea hau da: LABORAL KUTXA ES55 3035 0030 2303 0090 0017). Ordainketa egitean, mesedez, kontzeptu gisa ikaslearen izena eta bi abizenak adierazi. Ordainketa horren frogagiria ekainaren 30a baino lehen ekarri beharko da institutuko idazkaritzara edo mezu-elektroniko baten bidez helbide honetara idatzita: idazkaria@saturinsti.eus (ordainagiria erantsita).
Liburuak plastikozko forru ez itsasgarri batekin eta ikaslearen izena duen etiketa batekin babestuko dira. Dagokion liburu-sortak liburu berriak zein erabiliak izan ditzake. 2026-2027 ikasturteko lehen astean emango zaizkie ikasleei.
Ikasturte amaieran, liburuak egoera onean entregatuko dira, berrerabili ahal izateko. Ezingo dute inolako zirriborrorik izan. Libururen bat galdu bada edo horretarako sortutako ikastetxe-komisioaren arabera egoera txarrean badago, berritze balioa ordainduko da; bestela, ikaslea programatik kanpo geratuko da hurrengo ikasturterako.
DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ingeleseko workbook-ak ez daude “Liburu solidarioa”-ren programan sartuta, beraz, norberak erosi beharko ditu.
Hurrengo esteketan, programari buruzko informazio gehiago duzue, bai eta datorren ikasturtean hezkuntza-etapa guztietan erabiliko diren liburuen zerrenda ere:
Zuen esanetara gaude edozein zalantza argitzeko.
Jaso ezazue agur bero bat.