Gernika 1937 – Palestina 2025

Gernika 1937 – Palestina 2025

Gernika 1937 – Palestina 2025: ZIG gelako ikasleen sormena eta konpromisoa

Ikasturte amaierako proiektu honetan, gure ZIG gelako ikasleek dimentsio humanitario, enpatiko eta konprometitua eman nahi izan diote beren lanari. Gaur egungo errealitate gordinari erreparatuz, Palestinan gertatzen ari den egoera eta genozidioa salatu nahi izan dute, euren zurgintzako konpetentziak eta trebezia ezberdinak lantzen zituzten bitartean.

Mural artistiko honek Picassoren Gernika ezaguna hartzen du oinarritzat, 1937ko sarraskia gaur egungo Palestinako minarekin lotuz (lanbidean kamamelu bat bezalako elementu adierazgarriak txertatuz). Proiektu honen bitartez, ikasleen autonomia bultzatu da uneoro: materialak eta tresnak ezagutu dituzte, eta kuadroaren garapenerako erabaki guztiak beraien esku egon dira, irakasleon esku-hartzea ahalik eta txikiena izan delarik.

Lanketa prozesuan zehar, bakoitzaren trebeziak ezagutu eta zereginak modu kooperatiboan banatu dira: kalkoa, marrazketa, mozketa, lanketa, margotzea eta pirograbatua (erretzea). Ikasle bakoitzak gutxienez pieza baten ardura osoa hartu du hasieratik amaierara arte, eta bakoitzaren izenaren hasierako letrak grabatuta geratu dira euren piezetan, egindako lanaren eta konpromisoaren seinale.

Poliki-poliki, ibaitik itsasora bezala, gure ikasleak aurrera doaz! Zatoz institutuko horman ikustera!